EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA ZIENTZIA ARLOAN

Noticias Sin categoría>EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA ZIENTZIA ARLOAN

Joan den ostiralean, otsailaren 15ean, batxilergoko ikasle guztiak  Emakumearen Nazioarteko  Eguna Zientzia Arloan ospatzeko areto nagusian Lorea Valcarcel ikerlariarekin egon ziren. Loreak emandako hitzaldia interesgarria izan da oso, eta han geunden guztiok liluraturik geratu gara bere azalpenekin. Eskerrik asko Lorea zurekin partekatu dugun denboragatik eta laster arte.