KORRIKA BADATOR

Noticias>KORRIKA BADATOR

Apirilaren 4an Korrika hasiko da. Korrika Euskal Herri euskararen alde egiten den ekimen erraldoia da. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.

2019ko apirilaren 4an hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Korrikak Euskal Herria zeharkatuko du 21. aldiz. Bi
mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka partaiderekin, gau eta egun gelditu gabe.

Trapagarenetik Korrika Paiarilaren 10 eta 11 arteko gauean pasatuko da. Goizaldeko 01:58 eta 02:17 artean.

Korrika Txikia, ordea, Apirilaren 10ean  izango da. Aurreko edizioetan bezala Arkotxako parketik abiatuko gara Lauaxeta enparantzaraino.

Aurtengo leloa: EGIN KLIKA